Mintxeta xake txapelketarako izen ematea zabalik

Barren.eus 2023ko ira. 20a, 08:47

Urriaren 9tik abenduaren 19ra bitartean jokatuko dute Mintxeta xake txapelketaren hirugarren ekitaldia, Mintxetako tabernan.

Astero jokatuko dituzte partidak, ordubeteko mugarekin. Zubi Ondo xake taldetik jakitera eman dutenez, dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta parte hartzera animatu dituzte xakelariak. Urriaren 6a izango da izena emateko azken eguna. Izena emateko idatzi mezua mikelfica@gmail.com helbide elektronikora edota 637 438 245 (Mikel Fidalgo) telefono zenbakiko whatsappera. Izen-abizenak eta telefono zenbaki bat eman behar dira.

Iaz 28 xakelarik hartu zuten parte txapelketaren bigaren edizioan, lau mailatan banatuta. Lehen mailako xakelarien arteko lehian Felix Manso urnietarra gailendu zen, bigarren urtez jarraian. Markel Kerexetak irabazi zuen bigarren mailako liga txapelketa, Nestor Teruel mendaroarrak hirugarren mailakoa eta Eneko EgaƱa mendaroarra gailendu zen laugarren mailakoan. Liga erako txapelketaren ostean Kopako txapelketa jokatzen dute, kanporaketa formatoan.