Etenik gabe eta gogotik egin du euria jaietako hirugarren eta azken sokamuturran; halere, jende ugari ibili da. Elgoibarko Ruso ganadutegiaren estreinaldia izan da sanbartolomeetako sokamuturran.
Sokamuturra bukatzean atertu du eta ateri eutsi dio goitibehera jaitsierek iraun duten bitartean. Bedertazi goitibeherek parte hartu dute eta hamabost izan dira drift trike erakustaldian parte hartu dutenak.
Arratsaldean Oihan Vegak ikuskizuna emango du Maalan, 18:00etatik aurrera, eta Herri Kirolen Triatloi Txapelketa jokatuko dute Ikastolako frontoian, 19:00etatik aurrera. Aita Agirre plazan egitekoak ziren arren, eguraldiagatik lekuz aldatzea erabaki du Udalak.
• Gaztiak gera barren Eguna
Gune Askekoak 'Gaztiak gera barren Eguna ospatzen dihardute gaur. Sigmako aparkalekuan bazkalduko dute eta bazkalostean jolasak egingo dituzte. Gero, jolas-poteoa hasiko dute, 18:30ean, Patxangoi elektrotxarangarekin. Goizaldean DJ La Fulanak girotuko du Maalako parkea.
Kalegoen plazan ere jai giroa egongo da 22:00etatik aurrera, Muzak eta Su Ta Gar taldeek kontzertuak emango baitituzte. Eta kontzertuen ostean, jaiei amaiera emateko kalejira egingo du Mauxitxa txarangak.
- ARGAZKI-BILDUMA: 2023ko Gazteen Eguna, abuztuak 28