Eulako sagardoa eta Kortariko Infernuko Gazta irabazle Baserritarren eguneko sagardo eta gazta txapelketetan

Barren.eus 2023ko abu. 26a, 15:26

Txapelketaz txapelketa joan da Baserritarren Eguneko goiza, Gipuzkoako Limousin Ganadu Txapelketa, sagardo txapelketa eta gazta txapelketa jokatu baitituzte.

Limousin arrazako Gipuzkoako abere onenak aukeratu dituzte Sigmako aparkalekuan egin duten txapelketan. Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak txandan txandan jokatzen dituzte sanbartolomeetako Baserritarren egunean eta iaz izan zenez Euskadikoaren txanda, Gipuzkoakoarena izan da aurtengoan. Zortzi kategorietan banatuta epaitu dituzte abereak. Hona bakoitzeko irabazleak:

  • Hamabi hilabete arteko urrixarik onena: Donardegi baserriko Mikel Elgarrestarentzat,izeneko abereagatik.
  • 12 eta 16n hilabete arteko bigarik onena: Donardegi baserriko Mikel Elgarrestarentzat, 'Txuri' behiagatik
  • 16 eta 19 hilabete arteko bigarik onena: Donardegi baserriko Mikel Elgarrestarentzat, 'Txokolatina' behiagatik
  • 19 eta 26 hilabete arteko bigarik onena: Olarte baserriko Iñaki Zinkunegirentzat, 'Sara' izeneko behiagatik.
  • 37 hilabetetik gorako behirik onena: Donardegi baserriko Mikel Elgarrestarentzat, 'Malen' izeneko behiagatik
  • 17 hilabete azpiko idiskorik onena: Premi Etxeberrirentzat, 'Tolomendi' idiskoagatik.
  • 2 urtetik gorako idisko onena: Premi Etxeberrirentzat, 'Sultan' idiskoagatik.

Era berean, Urrixa hoberena ere saritu dute eta Urretxuko Donardegi baserriak jaso du saria. Ukuilu Onenaren Saria, berriz, Azpeitiko Premi Etxeberri baserriak jaso du.

 • Kortariako gazta onena, bigarren urtez jarraian
Sanbartolomeetako gazta lehiaketari dagokionez, Infernuko gaztak (Lekaroz, Nafarroa) jaso du lehen saria, Kalamua elkarteak antolatzen duen lehiaketan. Hala, bigarren urtez jarraian irabazi du Elgoibarko txapelketa Baztango gazta entsutetsuak. Bigarren saria Segurara joan da, Eneko Goibururen Ondarre gaztandegiak aurkeztutako gaztari eman baitiote epaimahaikideek bigarren puntuaziorik handiena. Lehia estua izan dela esan dute eta hirugarren eta bosgarrenaren artean puntu eta erdiko aldea bakarrik egon dela. Hirugarren saria Ilarduiako (Araba) La Leze gaztandegiak eskuratu du. Rikardo Remiro Eulateko artzainak jaso du irabazlearen garaikurra Kortariakoak ez baitira Elgoibarrera etorri eta Remirok ekarri duelako haien gazta lehiaketara.
Sagardo dastaketa eta lehiaketa
Sagardo Txapelketa eta dastatzea egin dute Kalegoen plazan, Sallobente elkarteak antolatuta. Lehiaketaren 38. ekitaldiko irabazlea Urnietako Eula sagardotegia izan da. Andoaingo Gaztañaga sagardotegiak eskuratu du bigarren saria eta Adunako Aburuza sagardotegiko sagardoarentzat izan da hirugarren lekua.

 

2023 08 26 baserritarren eguna sanbartolomeak limousun sariba BARREN

2023 08 26 baserritarren eguna sanbartolomeak limousin txap BARREN

2023 08 26 baserritarren eguna sanbartolomeak sagardoa BARREN danak

2023 08 26 baserritarren eguna sanbartolomeak gazta txap BARREN