Dianarekin eta sokamuturrarekin hasi da 2023ko Txiki eguna

Barren.eus 2023ko abu. 25a, 11:43

Ohiturari eutsiz, Mauxitxa txarangakoek eta herriko dultzaineroek jo duten Dianarekin hasi da Txiki Eguna. Gero etorri da jaietan egingo dituzten hiru sokamuturretan aurrenekoa.

Jende ugari azaldu da 8:00etarako Kalebarren plazara, Txiki Eguna goizean goizetik hasteko gogoz. Bertatik hasi dute Diana eta herriko kaleak kalejiran zeharkatu dituzte dultzaineroen eta Mauxitxa txarangakoen doinuez lagunduta (ikus bideoa). Makina bat pieza jo beharko dituzte gaur Mauxitxakoek. 12:30ean hasiko da Mauxitxa txarangaren aparteko kalejira.

Dianaren ostean egin dute jaietako lehendabiziko sokamuturra Arno ganadutegiaren azkena, 39 urte eta gero. Hori dela-eta, omenaldia egin diote Agustin Mugerzari.

 

2023 08 25 sokamuturra txikieguna

2023 08 25 txiki diana BARREN errosario