"Kontuan izanik datozen bi egunetarako, abuztuaren 23rako eta 24rako, iragarrita dauden tenperatura altuak, udalak hainbat aldaketa egiteko beharra ikusi du", adierazi dute. Hala, abuztuaren 23an, San Bartolome Bezpera Egunean, Kalegoen plazan egitekoak ziren haur eta nerabeentzako parkea Sigmako probalekuan egongo da, ordutegia mantenduz, 16:00etatik 20:30era.
Era berean, abuztuaren 24rako iragarritako aldaketak honakoak dira:
- Elgoibarko Udal Musika Bandaren kontzertua San Bartolome eliza barruan izango da, soka-dantzaren ostean.
- Haur parkea Aita Agirre plazara lekualdatuko dute, eta uretako jolas eta puzgarriak izango dira. Ordutegia mantendu egingo da, 16:00etatik 20:30era.
- Gainera, Apar festa ere egongo da, 19:30etik 20:30era.
Gaur eta bihar, eguzkitik babestutako eremuak bilatzeeko eta uneoro gorputza hidratatzeko likidoak hartzeko gomendioa egin die Udalak herritarrei.
• Alerta gorria beroagatik
Euskal Autonomia Erkidego osoa alerta gorrian egongo da gaurkoan, arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara bitartean. Barnealdean termometroak 40 gradura iritsi daitezke ordu tarte horretan. Era beran, eguerdiko 12:00etatik gaueoko 21:00ak arte ere, alerta laranja martxan egongo da. Izan ere, atzo alerta laranja ezarri bazuten ere, gaur alarma gorria ezarri dute aipaturiko ordu tarte horretarako (15:00-18:00), muturreko tenperatura oso altuak direla eta.
Era berean, biharko ere alerta laranja ezarri du Euskalmetek. Edonola ere, azken iragarpen aldaketa kontuan izanik, Ikusi egin beharko da datozen orduetan, biharko aldaketarik dagoen edo ez.