Uztailaren 22tik 26ra ospatuko dituzte Mendaron santanak. Uztailaren 22an, jaietako lehenengo egunean, emango du kontzertua Puro Relajok, 23an Gozategik eta 24an, Bulegok. Udalak prentsa ohar bidez zabaldu du iaz santanak antolatzeko egin zituzten bileretan aipatu ziren taldeak direla, baina data kontuengatik iaz ekarri ezin izan zituztenak. Aurten, baina, kontratazioa aurreratu dutela zehaztu dute eta ziurtatu dute ekartzeko moduan izango direla. Era berean, jakinarazi dute apirilaren bigarren hamabostaldirako lotuko dutela jai batzordearen hurrengo bilera.