Soinu jole eta pandero joleek girotu dute kalejira. Moxuanetik hasi eta lehenengo Mendarozabalera joan dira, Gero Azpilgoetara, eta azkena Herriko Enparantzan egin dute geldialdia. Bost umek agurra dantzatu diete estreinakoz Olentzerori eta Mari Domingiri. Era berean, sortu berri den bertso eskolako umeek ere estreinakoz abestu dizkiete koplak Olentzerori eta Mari Domingiri.
Ikus bideoan: