Aurten, baina, ez da autoa aparkatzeko lekurik egongo, eta autobus zerbitzua jarriko dute goizetik hurrengo eguneko goizaldera arte. Jaiak antolatzen dituzten Sallobente Elkarteko arduradunek espreski eskatu dute auto partikularretan ez joateko, ez delako aparkatzeko lekurik egongo.
Abuztuaren 10ean, San Lorentzo Egunean, meza egongo da eta ondoren salda eta txorizoa banatuko dituzte.
SALLOBENTE-ERMUARANGO JAIAK
Abuztuak 6 eta 10
6 ZAPATUA
- 11:30 Txapliguak, jaiei hasiera emateko.
- 11:45 Hitzaren ospakizuna.
- Jarraian eta egunean zehar, Naiara eta Lanberri trikitilariak.
- 14:00 Bakailao jana, bereziki, auzoko aiton-amonentzat, eta bestelako bazkariak bertaratzen direnentzat.
- 16:00 Umeentzako jolasak.
- 18:00 Niala magoaren ikuskizuna.
- Jarraian, txokolatada.
- 20:00 Emakumezkoen Bolo Txapelketa.
- 23:00 Erromeria, Bide Batez taldearekin.
- 00:00 Bolo txapelketa.
- 01:00 Sorpresa, jende artean.
* Maalatik Sallobenterako autobus zerbitzua egongo da egun osoan zehar, 11:15etik goizaldeko 05:00ak aldera arte. Antolatzaileek eskatu dute auto partikularretan ez joateko, ez delako egongo aparkatzeko lekurik.
10 EGUAZTENA
San Lorentzo Eguna
- 11:00 Prozesioa eta meza nagusia.
- Ondoren, salda eta txorizoa.