Bariku iluntzean hasi zituzten jaiak txapligu jaurtitzearekin, eta domeka iluntzera arte iraun du festak Urazandin. Ume, gazte zein nagusientzako ekintzak antolatu dituzte, eta egunez zein gauez, jende asko ibili da auzoan. Auto klasikoen erakusketa, Jose Julian Marquezen erakustaldia, herri bazkaria, txaranga, umeentzako jolas eta puzgarriak, txokolate jana, musika... denetarik izan da asteburuan, eta auzotarrek zein herritik igo diren bizilagunek gogotik gozatu dute. Antolakuntzakoak ere oso pozik geratu dira jaiek izan duten harrera eta erantzunarekin, eta balorazio oso positiboa egin dute. 1981etik 1983ra bitartean ospatu zituzten Urazandi auzoko jaiak berreskuratu dituzte aurten.
Domeka eguerdian egin zuten errifaren zozketa eta 1245 zenbakia izan zen irabazlea. Ordezkoak: 1575 eta 1176.
*Argazkiak: Barren, Urajai eta Rafa Alkorta.
∞Lotura duten albisteak:
- Uztailaren 8tik 10era ospatuko dituzte Urazandiko jaiak (2022-06-17)
- Urazandi berriz girotzeko zain (2021-07-16)