Urajai elkartea sortu zuten, 2021eko uztailean jaiak antolatzeko. Baina, Koronabirusaren eraginez, iaz ere ezin izan ziren jaiak ospatu, eta Urazandin ere ez zen jairik egon. Aurten bai! Aurten dena prest dago Urazandi auzoko festak ospatzeko.
Jon Rodriguez da antolakuntza lanetan ibili den auzokideetako bat. Jaien oroitzapen lausoa du Rodriguezek, oso ume zelako artean, baina beti entzun izan ditu jai haien inguruko kontuak, eta parkeko solasaldi batean sortu zen jaiak berreskuratzeko ideia. Bere ustez, Urazandiko auzokide sentimendua indartu egin da Urazandiko Auzoko Elkartea sortu zenetik. Auzotarren bizi-kalitatea hobetzeko eskaerei bide emateko eratu zuten elkartea 2019an, eta horietako bilera batean atera zen jaiak berreskuratzeko ideia.
Esan eta egin. Uztailaren 8tik 10era egingo dituzte jaiak, eta aste honetan bertan aurkeztu dute egitaraua. Auzotarren oroimenean iltzatuta daude 80ko hamarkada hartako jaiak, eta bereziki, sokamuturra dute gehienek gogoan. Aurten ez da sokamuturrik egingo, ezta su artifizialik ere ez, baina "adin guztietako herritarrentzako" egitaraua ondu dute. Uztailaren 9rako antolatu duten herri bazkarirako txartelak Bar Celian salduko dituzte, astebete lehenago, eta jai batzordeko kideek ere salduko dituzte, bost euroan. Unean bertan egindako paella emango dute jateko bazkarian.
∞Lotura duten albisteak:
- Urazandi berriz girotzeko zain (2021-07-16)