Prestatzeko astirik eduki ez dutela-eta, karrozarik gabeko danborrada izan den arren, nagusien danborradan parte hartu zuten 200 lagunek, -horietako 40 estreinakoz aritu ziren-, festa giroa eraman zuten Elgoibarko kaleetara.
Berrikuntzarik ere izan da, baina, aurtengo danborradan: Azpeitian brodatutako danborren estalkiak eta Paqui Ferreiro danborradako kideak berak jositakoak erabiliko dituzte. Horrez gain, bi bandera handi ere aterako zituzten; bata, Pitxintxun egindako ikurrina, eta bestea, Azpeitian brodatutako danborradaren bandera.
23:00etan hasi zen danborrada Kalebarren plazatik. Han, bitan banatu eta Errosario eta San Bartolome kaletik ailegatu zen danborrada Kalegoen plazara. Gauerdira arte aritu ziren plazan danborradako doinurik ezagunenak joz. Gaueko hamabiak jotzear zirela altxa zuten danborradako bandera udaletxeko balkoian, eta horren ostean kalejira hasi zuten herriko kaleetan barrena, hainbat tokitan geldiuneak eginez.
Danborradako kartel lehiaketako saria ere banatu zuten Atabalekoek, danborradaren hasieran. Paula Herasek irabazi du lehiaketa.
∞Lotura duten albisteak:
- Bi urteko etenaren ostean, hemen dira Trinitate Jaiak (2022-06-10)
- Jai giroa somatu da beti-betikoak izan ez diren trinitate jaietan (2021-05-31)
- Diana, ...eta kitto jaiak! (2020-06-07)
- Trinitateak ospatzeko 'Beti Elgoibar' abestia jo dute Udal Musika Bandako kideek nork bere etxetik (2020-06-03)
- Andrea Arriola: “Udalak ezin du antolatu jendea multzo handitan elkartzeko aukera ematen duen ekitaldirik” (2020-05-29)
- Koronabirusagatik ezhoikoak izango diren trinitateetako egitaraua aurkeztu du Udalak (2020-05-28)
- 2019ko Trinitate jaiak, irudietan (2019-06-21)