Mendaroko Udalak kamiseta lehiaketa antolatu du. Ekainaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak, eta Santanekin lotutako logo bat diseinatu beharko da, diseinu grafikoa librea izanik. Behin diseuinuak jasotakoan, herritarrek aukeratuko dute gogokoena, ekainaren 10etik 19ra bitartean egingo duten online bozketa baten bidez. Irabazleak 200 euro jasoko ditu, eta Udalak diseinu irabazlearen kamisetak salgai jarriko ditu.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko, gutxienez 16 urte beteta eduki beharko dira. Diseinuak ondorengo baldintzak bete beharko ditu:
- Testuren bat izatekotan euskaraz izango da.
- Ez da urterik aipatuko.
- Kolore bakarra izango du.
- Inpresio eremua gehienez 250 mmx 150 mm-koa izango da.
- Parte-hartzaileak bere diseinuak PDF formatuan aurkeztuko ditu.
Honako kasu hauetako bat betetzen bada, diseinua baztertu egingo dute:
- Aurkeztutako diseinuak ez duenean bat egiten proposatutako gaiarekin.
- Udalak, susmoak dituenean on-line bozketaren prozesuan modu artifizial edo iruzurrezkoak erabili direla berezko bozketak areagotzeko eta kopuruak handitzeko.
- Aurkeztutako diseinuak bere edukiagatik gustu txarrekoak zein iraingarriak gerta daitezkeenean.
- Parte-hartzaileak edozein modutan deialdiko oinarrietan zehazten dena betetzen ez duenean, hori dela eta, Udalak eskubidea du parte-hartzaileari baldintzak betetzen dituenaren ziurtagiriak eskatzeko.
Parte hartzaileek erregistroa@mendaro.eus helbidera bidali beharko dituzte euren lanak, eta diseinua bidaltzeaz gain, izen abizenak, telefono zenbakia eta diseinuaren izenburua eta esanahia ere mezuan atxikitu beharko dituzte. Lehiaketako gainerako oinarriak www.mendaro.eus webgunean kontsultatu daitezke.
• San Bartolome jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa
Covid-19aren pandemia atzean uzten goazen heinean, ohiko kultur eskaintza berreskuratzen doa Elgoibar. "Aurten bai, aurten San Bartolome jaiak izango dira", aurreratu dute Udaletik. Prestaketa fasean murgilduta, Elgoibarko Udalak abian jarri berri ditu 2022ko San Bartolome Jaietako programaren azala eta haurren jaietako kartela aukeratzeko lehiaketak.
San Bartolome Jaietako programaren azalaren lehiaketan 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte. Teknika librea izango da (argazkia, pintura, marrazkia, collagea, e.a.) eta lanak euskarri gogorrean aurkeztuko dira. Lanen neurria honako hau izango da: 225 mm x 225 mm neurrikoa edo proportzionala, 300 puntu hazbeteko bereizmena duena.
Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta lanak argitaratu gabeak izango dira. Ezin da aurretik aurkeztutako lanekin parte hartu. Ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea: “ELGOIBAR, SAN BARTOLOME JAIAK 2022". 800 euroko saria jasoko du irabazleak, eta lanak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 23an, eguerdiko 13:00etan bukatuko da. Lanak Aita Agirre kulturgunean aurkeztu behar dira. Oinarriak bere osotasunean hemen.
• Haurren kartel lehiaketa
Lehiaketa honetan 18 urtetik beherako elgoibartarrek har dezakete parte. Teknika librea izango da (argazkia, pintura, marrazkia, collagea, e.a.). Hala ere, ezin izango da erliebedun kartelik aurkeztu, ezta plastilinarekin edo zerrautsarekin egindakorik ere. Ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea: “ELGOIBAR, SAN BARTOLOME JAIAK 2022”.
Dirutan izango ez diren sei sari banatuko dituzte. Lanak Aita Agirre kulturgunean aurkeztu behar dira. Lanak aurkezteko epea 2022ko EKAINAREN 23an bukatuko da, eguerdiko 13:00etan. Oinarriak bere osotasunran hemen