Kolore apalagoa izan du inauterietako martitzenak

Barren.eus 2022ko mar. 2a, 11:09

Joan zen zapatuko kolore eta festa girorik gabe joan da inauterietako martitzena Elgoibarren.

Inazio Bereziartua eskolako ikasleek eskola aurrean eman zuten musika saioa izan zen kaleko ekintza bakarra, zapatuan ez bezala Mauxitxa txarangakoak eta erraldoi eta buruhandiak ez baitziren kaleak girotzera irten. Kalean zapatuan baino mozorro gutxiago ikus zitezkeen, umeak gehienak.

Herri Eskolakoek ikastetxeko patioan ospatu zuten inauterietako jaialdia, baina pandemiara egokitutako jaialdia izan zen, hau da, ikuslerik gabe egin zuten, eta egun osoan banatu zituzten ikasleek prestatutako dantzak eta ikuskizunak. Honako bideoan jaso dute laburpen bat.

Azkenik, Kantu Kolore taldeak 'Peru krokodiloa' antzerki, kantu eta dantza saioa eman zuen Herriko Antzokian. Bi saio eman zituzten.

 

2022 03 01 inauterietako martitzena elgoibar BARREN herri eskola

2022 03 01 inauterietako martitzena elgoibar BARREN urazandi

2022 03 01 inauterietako martitzena elgoibar BARREN musikaeskola

2022 03 01 inauterietako martitzena elgoibar BARREN kantukolore

2022 03 01 inauterietako martitzena elgoibar BARREN kantukolore1