Santa Ana jaiak izango lirateke protagonista Mendaron uztailaren 26aren bueltan, baina jai egunik ez antolatzea erabaki dute. Udalak herritarrei arduraz jokatzeko deia luzatu die, “guztion artean, elkar errespetatu eta zainduz, 2022an Santa Ana jaiak ospa ditzagun”.
Honako kultur egitaraua antolatu dute uztailaren 24tik 26ra bitarterako:
Larunbata, uztailak 24
- 11:00 Padel finala (2 partidu), Kirolgunean
- 17:00 ‘Nire azalean arrotz eta Leiho zikin garbi’ dantza emanaldia Pilotalekuan
- 18:00 DJ PIUS Garagartzan
- 20:00 Saia Goait taldearen kontzertua, Garagartzan
Igandea, uztailak 25
- 11:00 Puzgarriak eta Ur-txirrista Azpilgoetan
- 17:00 Emakume Pilota Txapelketako finala eta MTE pilota erakustaldia
- 20:00 Errietan kontzertua Garagartzan
Astelehena, uztailak 26
- 11:30 Meza Nagusia Azpilgoetan
- 12:30 Bertso jaialdia Goñatin: Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Sebastian Lizaso eta Eli Pagola. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
- 18:00 'Las Divas del Soul', Goñatin
Aurrez aforo mugatudun ekintzen sarrerak Udalean eta Lagun Betikoak tabernan eskuratu daitezke uztailaren 19tik 23ra.
Lotura duten albisteak:
- Jairik ez da izango aurten Mendaron eta Udaletik arduraz jokatzeko eskatu diete herritarrei (2020-07-13)
- Aurten ez da Santa Ana jairik izango Mendaron eta dirua herriko ostalari, merkatari eta zerbitzuetakoei laguntzeko erabiliko dute (2020-05-08)
- Katasorginari agur esanda bukatu dituzte jaiak Mendaron (2019-07-28)