Akelarrea antolatu dute Mendaroko Udal Ludotekak eta Gaztelekuak San Joan bezperarako

Barren.eus 2021ko eka. 22a, 14:36

Mendaroko gaztelekuak, ludotekak eta udalak antolatuta, udako solstizioa ospatuko dute Mendaron ekainaren 23an, San Joan bezperan, hain zuzen ere.

Urteko gaurik motzena izaten da San Joan gaua, eta suaren bueltan ospatzeko ohitura dago. Halaxe egingo dute Mendaron ere. 18:30ean kalejira egingo dute, eta segidan, Aker eta bere segizioa irtengo dira kalera. Iluntzean, 22:30 aldera, hiru su piztuko dituzte, auzoz auzo. Koronabirusaren eraginez, jende pilaketak sahiesteko neurriak hartu dituzte antolatzaileek eta herritarrak gune desberdinetan banatzea da helburua. Herriko Enparantzan, Mendarozabalen eta Azpilgoetan aldi berean piztuko dute sua. Gune bakoitzean ekitaldi bana egingo dute herriko umeek, eta zenbait dantzatuko dituzte suaren bueltan. Ajuriekin uxatuko dituzte txar guztiak. 23:00etan suziriak botako dituzte udaletxetik, eta horrekin bukatuko da ekitaldia.

Mendaroko Udalak gomendatu du ekitaldiak etxeko balkoietatik eta leihoetatik ikustea, Covid-19aren aurrean mantendu beharreko urruntze soziala eta prebentzio eta segurtasun neurriak betetze aldera.

Hona iazko San Joan bezpera eguneko laburpen-bideoa