Diana, ...eta kitto jaiak!

Barren.eus 2020ko eka. 7a, 11:06

Festetarako deia izan ohi da diana, baina gaurkoan ez dago deiari erantzungo dion inor, ez baita trinitateak ospatzeko ezer antolatu, mundu birtualerako ez bada. Udal Txistulari taldeak herriko kale eta auzoetara eraman duen diana izan da kalean egin den ekitaldi bakarra, gaur, Trinitate Egunean.

Herriko jaietan jotzen dira dianak Elgoibarren eta Euskal Herri osoan. Festarako deiok goizago jotzen ziren lehen. Dianak edo garai bateko alboradak egunsentian egiten zituzten, eta txistulariak etxez etxe joaten ziren aintzina, alkatearen etxera, zinegotzien etxera, apaizarenera, medikuarenera…
Elgoibarren Internetera mugatuko dira aurten Trinitate jaiak. Ekintza bakarra egin da kalean: Udal Txistulari Taldearen Diana. 9:00etan batu dira Kalegoen plazan, eta talde argazkia eta pieza bat jo ostean, lau laguneko hiru taldetan banatuta zeharkatu dituzte herriko kale eta auzoak.

Gaur egin ohi den umeen danborrada ere ezin izan da kalean egin koronabirusagatik, baina Udalak danborrak hartu eta leiho eta balkoietara irteeteko eskatu zien herriko umeei. 10:30etan ziren irtetekoak baina danbor hots oso gutxi entzun dira. Nagusien danborradakoak ere kalera irten izanaren penaz gelditu ziren atzo, eta su artifizialak jaurtiz kontsolatu ziren.

 

2020 06 07 diana txistulariak elgoibar trinitateak kalegoen panoramikoa 2

2020 06 07 diana txistulariak elgoibar trinitateak kalegoen panoramikoa

2020 06 07 trinitateak elgoibar diana txistulariak arg

2020 06 07 trinitateak elgoibar diana txistulariak sanbartolomen

2020 06 07 trinitateak elgoibar diana txistulariak urazandi

2020 06 07 diana txistulariak trinitateak elgoibar