Ikastolako frontoian bukatu dute Arno Guraso Elkarteak antolatutako desfilea, eta han, erregei gutunak emateko aukera izan dute umeek. Umeak banan-banan altzoan hartu eta kontu-kontari aritu dira haiekin erregeak. Paul Lopezek egin ditu aurkezle lanak.
Ikastolako patiora sartu direnean, txalaparta hotsarekin agurtu dituzte erregeak Andoni Zulaika eta Xeber Loiola herriko txalapartariek, eta txaloka hartu dituzte patioan bildutako haur eta gurasoek. Ondoren, Onintza Loiola eta Ainhoa Urbietak espreski ekitaldirako sortutako bi kantu abestu dituzte neska-mutilek, haietako bat Andoni Zulaikak, Mikel Tellabidek eta Leire Perezek gitarrekin lagunduta.