Meltxor, Gaspar eta Baltasar opariz beteta iritsi dira Elgoibarrera. Santa Klara aldetik sartu dira Kalegoen plazara, eta han egin diete harrera herritarrek. Jesus haurtxoari urrea, intsentsua eta mirra eskaini dizkiete erregeek, eta gero herrian zehar egin dute desfilea zaldi gainean. San Lazaro egoitzan egin dute urteroko geldialdia, hango egoiliarrei ere opariak banatzeko. Hango lanak amaitu ostean, Kalegoen plazara itzuli dira berriz, Elgoibarko umeen gutunak jasotzera. Gauean izango dute lana, etxez etxe opariak banatzen. Bihar, Kristau ikasbidekoen mezan ere hartuko dute parte erregeek.