Eguraldiak baldintzatu du jaia, baina ez du hala ere Santana Eguna zapuztu

Barren.eus 2019ko uzt. 26a, 19:55

Arratsaldean, Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkolari Txapelketa jokatu dute frontoiansei aizkolarik eta Julen Alberdi "Txikia IV.a" gailendu da, egin beharreko lanak 31 minutu eta 26 segundoan lehendabizi bukatu ostean. Mikel Larrañaga izan da bigarrena lanak amaitzen (31:47) eta Ugaitz Mugertza, iazko txapelduna, sailkatu da hirugarren (33:35). Atzetik, berriz, Eneko Otaño, Iñaki Azurmendi eta Joseba Otaegi izan dira, hurrenkeran. Honako lan hau egin behar izan dute denek: lehenengo 54"-ko lau enbor ebaki, ondoren 60"-ko lau enbor eta azkenik 72"-ko bi enbor.

 ∞Lotura duten albisteak: