Herri Eskolakoek ikastetxeko patioan egin duten inauterietako jaialdiarekin hasi da inauteri-martitzena. Ondoren, Kalegoen plazan elkartu dira mozorrotutakoak eta Kantu Kolorekoen eman duten musika saioan abestu eta dantza egiteko aukera izan dute plazara hurbildu diren lagunek. Mauxitxa txarangak girotu ditu gero herriko kaleak, erraldoi, buruhandi eta zezenzikleten laguntzaz. Kaleak umez beteta egon dira.