Eguzkipean eta kolorez blai hasi dira inauteriak Elgoibarren

Barren.eus 2019ko mar. 1a, 18:37

Elgoibar Ikastolako ikasleek eta irakasleek Euskal Inauteriak irudikatu dituzte herriko kaleetan, 2019ko inauteriei hasiera emanez.

Ostiral Mehe Eguna da gaur eta urteroko ohiturari jarraituz, kalejiran irten dira Elgoibarko Ikastolakoak. Ikastetxetik Kalegoen plazaraino egin dute kalejira zanpantzarrek, kotulungorriek eta euskal inauterietako beste hainbat pertsonaik, euskal musikak girotuta. 

Mendaroko Ikastolan ere gaur arratsaldean egin dute Inauteri festa. Era berean Elgoibarko Ludotekan ere hasi dute mozorroen festa, merendola, dantzaldia eta mozorro lehiaketarekin.

Lotura duten albisteak:

2019 03 01 euskal inauteriak ikastola elgoibar 1