Gazta lehiaketan, Aiako Odriozola gaztandegikoek eraman dute txapela eta sagardo lehiaketa Andoaingo Gaztañaga sagardotegikoek irabazi dute. Harrijasotzen, berriz, Mikel Lopategi 'Urra' 21 urteko harrijasotzaile zarauztarra gailendu da. Belaustegi harria zortzi aldiz jaso du Lopategik, eta Mintxeta harria 16 aldiz. Guztira, 24 jasoaldi egin ditu Urrak. Haren ondoren sailkatu dira Galarraga eta Kortaberri, guztira 23 eta 22 jasoaldi eginda hurrenez hurren. Hamar jasoaldi egin ditu Galarragak Belaustegi harriarekin eta hamahiru Mintxeta harriarekin. Kortaberrik, berriz, bederatzi aldiz jaso du bata, eta hamahiru aldiz bestea.