Hasi dira sanbartolomeak!

Barren.eus 2018ko abu. 23a, 14:40

Jaietan dira elgoibartarrak. Morkaiko Mendizale Elkarteko eta Mugertza Nazioarteko Kroseko ordezkariek piztu dute aurten jaiak ofizialki hasteko txupina eta lehertu da festa. Morkaikoko presidente Iñaki Laskurainek eta Mintxeta Atletismo Taldeko kide Zigor Diezek irakurri dute pregoia eta Asensio Otegik eta Fermin Arresek isotu dute suziria, bi elkarteen ordezkari gisa. ARGAZKI BILDUMA

 

Aurrez, eta San Bartolome Bezperan ohikoa denez, Memorial Etxaniz  txirrindularitza lasterketa jokatu da eta Ampo taldeko Unai Cuadradok jantzi du txapela. Berrikuntzarik ere izan da, baina, txupinazoa aurretik.  Izan ere, herriko hainbat lagunen ekimenez, Larrain-dantza dantzatu dute Kalegoen plazan eta ekitaldiak ikusmin handia sortu du plazan. Jendetza batu da, era berean, 15:00etako txupinazora ere. Aurten, Jon Mujika gazteak, mujikatarren ondorengoetako batek, piztu ditu suziriak. Maalako Gune Askean, berriz, bazkari herrikoia, Beñat Aiartzarekin kantaldia eta La Jodedera taldeen kontzertua dituzte gaurko iragarrita, eta lerro hauek idazteko unean, bazkaltzen ari dira. Gune Askeko jai batzordetik ohartarazi dute, baina, bart inguru horretan eskegita zituzten hainbat pankarta kendu dizkietela eta zaborrontzian topatu dituztela goizean. Gazteek eurek berreskuratu dituzte berriro zaborrontzitik, hainbat udaltzainen laguntzarekin, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete laguntzeko prestutasuna agertu dietenei.

2018 08 23 txupinazoa Otegi