Bustitik baina umore onean joan dira trinitate jaiak. Dantzan eta kantuan hasi zituzten Elgoibarren Trinitate jaiak barixakuan, BARREN aldizkariaren 25. urteurrena ospatzeko Angel Mariezkurrenak dinamizatu zuen kantu eta dantza afariarekin. Zapatu goizean, berriz, Elgoibarko baserrietako produktuak erosi eta dastatzeko aukera izan zen Trinitateetako 17. Azoka Berezian. Zapatu gauean eta domeka goizean, danbor hotsek girotu zituzten herriko kaleak. Atabal taldeak antolatutakoan Txomin Mujika musikaria omendu zuten. Gainera, bere pieza berri bat jo zuten danborradan.
Mendaron Trinitate Eguna ospatzen dihardute gaur, hilak 28. Ikastolako umeen bertso saioa izan da goizean, eta herri bazkaria egin dute gero Toki Alain. Iluntzean herri afaria egingo dute Aizpen, Ion Ansorregi, LarraƱaga eta bertsolariekin.