Inauteriak dantzan hasi dira

Barren.eus 2018ko ots. 9a, 17:35

Eguraldia pozik azaldu ez arren, jai giroa sortu dute Inauteriek.

Izan ere, Elgoibar Ikastolako umeek kalean egin beharrean ikastetxean bertan ospatu dute Euskal Inauteria. Frontoian, goiko jolastokian eta erdiko aretoan dantzan aritu dira koloretako mozorroak soinean jantzita. Mendaroko ikastolan ere aterpean hasi dute mozorroen festa.