Joan den asteburuan hasi ziren San Anton jaiekin lotutako ekintzak, Altzolatarren Dorretxea filatelia elkartearen erakusketaren inaugurazioarekin.
San Anton egunean, eguaztenean, santuaren omenezko meza egingo da San Bartolome Parrokiako abesbatzak kantatuta (11:00). Musikak bestelako tokia ere izango du egunean, izan ere, Maria Sedano (Burgos, 1991) abeslari eta Musikeneko ikasle ohiak eta Mariano Mangas gitarra joleak kontzertua eskainiko dute 12:30ean Herriko Antzokian. Kantu ezagunak abestuko dituzte. Emanaldia Elgoibarko Musika eta Dantza Federazioak antolatutakoa da.
Bestalde, umeek ere izango dute festarako aukera. Parkea izango da goiz eta arratsaldez Kalegoen plazan eta Aita Agirre plazan (euria egingo balu, ikastolan).17:30ean, berriz, erraldoi, buruhandi eta zezenzikletek kalejira egingo dute dultzaineroekin.
Zapatuan, azkenik, filatelia erakusketan parte hartu duten kolaboratzaileei opariak banatuko badizkiete. Erakusketa urtarrilaren 21era arte egongo da ikusgai. Hona San Anton jaietako egitaraua.
17 EGUAZTENA
San Anton Eguna
- 11:00 Meza nagusia, Parrokiako abesbatzak abestua.
- 11:30-14:00 eta 16:30-19:30 Umeentzako parkea. Kalegoen plazan eta Aita Agirre plazan (euria egingo balu, Ikastolan).
- 12:30 Kontzertua: Maria Sedano abeslaria eta Mariano Mangas gitarra jolea. Herriko Antzokian. Antolatzailea: Emudafe.
- 17:30 Erraldoi, buruhandi eta zezenzikleten kalejira, Herriko Dultzaineroekin.
19 BARIXKUA
- 22:00 San Anton pilota txapelketa. Ikastolako frontoian. Antolatzaileak: Lagunak Pilota Eskola eta Udal Kirol Patronatua.
20 ZAPATUA
- 11:00 Filatelia Elkarteetako Euskal Federazioaren lehen asanblada. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
- 13:00 Seilu erakusketako kolaboratzaileei opariak banatzea. Kultur Etxean.