Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak Elgoibarko Udalarekin elkarlanean sustatu dituen etxebizitzak esleitzeko zozketa zuzenean ikusteko aukera izan da, www.irekia.euskadi.net webgunearen bidez.
Guztira, 52 bizikidetza-unitate izan dira Uparitzagako BOEetako bat (jabetza osoko erosketa araubidearen bidez) eskuratzeko aukera eduki dutenak. Azpimarragarria da etxebizitzak (bi eta hiru logelakoak), nagusiki, Elgoibarren gutxienez bi urte erroldatuta daramaten pertsonei esleitu zaizkiela, Hitzarmenean jasotzen denaren arabera.
Dena dela, etxebizitza bat esleipen prozeduratik kanpo utzi da; hori ostatu emateko erabiliko baita.