Kaltetutako petrila iragazkorra ez den beste batekin ordezkatzeko proiektua idaztea eskatu zion Elgoibarko Udalak Injelan SL ingeniaritza enpresari. Proiektuaren barruan sartzen da dagoen petrilaren zati bat eraistea, sastrakak kendu eta beharrezko lur-mugimenduak egitea, eta, azkenik, hormigoi armatuzko petril berri bat eraikitzea.
Elgoibarko Udalak lehiaketa publiko bidez esleitu dizkio obrak Bermeosolo S.A. enpresari, "eskaintzarik onena aurkeztu zutelako". Obra hiru zatitan egingo dute. Hormigoi armatuzko petrilak 69,99 m-ko luzera garatua izango du, eta zoladuraren gainetik 1,10 metroko altuera izango du.
Lanotarako 90.700 euroko aurrekontua onartu du Udalak, BEZa kontuan izan gabe. Obrak egiteko epea hiru hilabetekoa izango da. Obrak hasteko URAren (Uraren Euskal Agentziak) baimena behar dute eta ibaiaren ur emaria lanak egiteko maila egokian egotea. Baldintza horiek betetzen direnean hasiko dituzte lanak, Udalaren aurreikuspenen arabera, 2023. urtearen erdialdean hasiko dituzte.
∞ Lotura duten albisteak:
- Kilimoi erreka ondoko petrila altxatzeko lanak bihar hasiko dituzte Mendaron (2022-11-30)
- "Ia 800 mila euro balio dituen makina bat erabat hondatu zaigu eta ez dut uste berreskuratzerik izango dugunik" (2021-12-16)
- Mendaro isolatuta egon da Deba ibaiak gainezka egin ondotik (2021-12-10)
- Kalteak eragin ditu Deba ibaiaren ur-goraldiak (2021-12-10)
- Deba ibaiak gainezka egin du zenbait puntutan Maltzaga eta Mendaro artean (2021-11-29)
- Ufalak saihesteko "irtenbideak" eskatu dituzte Altzolako bizilagunek (2015-01-31)