Herritarrek euren botoekin aukeratu zuten Astrainek aurzketutako bi proposamenetako bat, ‘Ibai berria' izenekoa, eta atzo hasi zituen diseinua hormara eramateko lanak, garabi baten laguntzaz, tamaina handiko irudia margotu beharko baitu datozen asteetan. Prosezua jarraitzeko aukera izango dute ingurutik pasatzen diren herritarrek.
Diseinu honek botoen erdia baino gehiago jaso zuen: herritarrek emandako 980 botoetatik 445. Azken urteetako parte-hartze prozesu jendetsuena izan zela nabarmendu du Elgoibarko Udalak. Proiektuaren helburua udalerriko txoko hau berreskuratzea eta atseginagoa egitea dela azaldu dute Udaletik.
Astrain kale artean espezializatutako margolaria da eta era honetako horma irudiak egin izan ditu aurrez ere, esaterako Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurrenaren omenezko ehun metroko horma-irudi hau Bilboko Olabeaga auzoan. Astrainek Instagramen duen kontuan ikus daitezke bere lan gehiago.
∞Lotura duten albisteak: