Herriko hornidura-sareak hobetzeko lanen barruan sartzen den proiektu honek San Pedro auzoko 22. eta 30. zenbakien arteko hornidura- eta saneamendu-hodien instalazioa jasotzen du. Zahartuta gelditu dira lehendik dauden kanalizazioak eta materialak, burdina galbanizatua eta hormigoia. Horiek ordezkatzeko 104 metro lineal inguruko hodi berriak ipiniko dituzte.
Gaur egun, saneamenduak hormigoizko sare unitario bat osatzen du, isuri beltzak, zorrotenak eta hustubideak biltzen dituena. Sare horrek Deba ibaiaren ibilgura isurtzen du zuzenean. Kanalizazio berri bat eraikiko dute, eta etxeko isuri beltzak gehituko zaizkio. Eroanbide berria San Pedro kaleko 1. zenbakiaren atzealdean dagoen ur beltzen sarearekin lotuko dute.
Saneamenduko hartuneetako kutxatila gehienek isuri beltzak nahiz euri-uren zorrotenak jasotzen dituzte, eta, beraz, sare berriak fatxadaren oinetik abiatuko dira, jatorritik isurketa-motaren arabera bereiziz.
Euri-urek lehendik dagoen sarera konektatuta jarraituko dute, eta sare hori zerbitzuan egongo da. Guztira 215 metro lineal inguruko hodi berriak instalatuko dituzte.
Obrak egiteko aurreikusitako iraupena zortzi astekoa da, eta aurrekontua 163.257,12 eurokoa da, BEZa barne. Morga SL enpresak egingo ditu lanak.