Ohol berriak ipiniko dituzte Goiko Errota eta Kultur Etxe osteko zubietako zoruan

Barren.eus 2022ko ira. 29a, 13:00

Goiko Errotako eta Kultur Etxe osteko zubien zoruak berrituko ditu Elgoibarko Udalak.

Horretarako, egun duten zoladura kenduko dute zubiotatik, eta zurezko itxura duten birziklatutako plastikozko lamak jarriko dituzte. Erabiliko duten materiala erabat birziklatua eta birziklagarria dela zehaztu dute Udaletik, "plastiko birziklatuekin egina industria- eta hiri- hondakinekin, zabortegietatik ateratakoa".

Euria egiten duenean edo izotzarekin oso labainkor geratzen dira egurrezko zorua duten zubiak eta pasabideak, eta horietan ez labaintzeko tratamendua eman izan du Udalak aurrez. Era berean, hotz eta beroaren kontastearen eraginez lamak dexentetan altxatzen ziren, estropezu egiteko arriskua handituz. Unean uneko konponteketekin eman diete irtenbidea arazo horiei orain artean, baina zorua erabat aldatzea erabaki dute orain.

Lanak hiru aste inguruko iraupena izango dutela aurreikusten dute. Goki Erreformak enpresak egingo ditu lanok, eta horretarako 39.641,18 euroko (BEZ kontuan hartu gabe) aurrekontua dute.

2022 09 29 zubia oholak elgoibar BARREN