Igogailuaren gainaldean dagoen egurrezko zoladura aldatzeko lanak hasi zituen Udalak otsailaren hasieran, eta harrezgero itxita egon da igogailua- Lanak amaitu ostean erabilgarri dago.
Pasabideko zoladuran mantentze lanak egiteaz gainera, irristakortasuna hobetzea izan da lanon helburu nagusia. "Pasabidea irristakorra zen. Horregatik, elgoibartarren segurtasuna bermatze aldera, azpiegitura hori hobetu dugu, segurua eta erakargarria izan dadin”, adierazi du Hirigintza zinegotzi Iosu Arraizek. Udalak hobetsi duen irtenbidea da gaur egungo egurrezko taulatuaren ordez altzairuzko xafla baten gainean hormigoizko zola bat jartzea; "horrela, azalera askoz ere zurrunagoa sortzen da, iraunkortasun handikoa eta mantentze-lan hobeak dituena".
Bide batez, igogailuan ate berriak ipini dituzte.
Partaidetza bidezko aurrekontuetan herritarrek boto gehien emandako bost proiektuetako bat zen honakoa. Inbertsioa 47.269,59 eurokoa da (BEZik gabe).
∞Lotura duten albisteak:
- Egurrezko pasabidean zoladura aldatzeko lanak hasiko dituzte anbulatorio aurreko igogailuan (2022-02-01)
- Partaidetza bidezko aurrekontuetan herritarrek boto gehien emandako bost proiektuak gauzatuko ditu Udalak (2021-07-21)
- 472 herritarrek eman dute botoa 2021eko aurrekontu parte-hartzaileetan (2021-05-25)