San Roke auzoko irisgarritasuna hobetzeko lanek 105.377 euroko (BEZa barne) aurrekontua izango dute. Eraikuntza enpresek urriaren 19ra arteko epea edukiko dute euren proposamenak aurkezteko. Aipatzekoa da 2019ko partaidetza bidezko aurrekontuetan aurkeztu zituzten 14 proiekturen artean, boto gehien jaso zuen proiektua dela honakoa, 346 punturekin.
Zubia erabilgarri eta "egoera funtzional onean" dagoen arren, denboraren joana igartzen dela egituran azaldu dute udal arduradunek. Zehaztu dutenez, egitura, gailur, baranda, estaldura, zoladura zein argiztapenari eragiten dizkioten zenbait gaitz ditu. "Iraunkortasuna hobetzeko asmoarekin, hondatutako material eta akaberen konponketan eta indarrean dagoen araudia betetzeko beharrezkoak diren elementuen ordezkapenean oinarritutako esku-hartzearen alde egin dugu". Itxurari dagokionez, gaur dituenak baino kolore tonu argiagoetan margotuko dute zubia. Lanok bizpahiru hilabete inguruko iraupena izango dute.
∞Lotura duten albisteak:
-
Aizkorri eta Urazandi auzoen arteko bidea egokitzeko lanak amaituta daude (2020-09-01)
- Partaidetza bidezko aurrekontuetako bost proiektu bozkatuenak gauzatuko ditu Udalak (2020-03-03)
- Hamalau proiekturen artetik gogokoen dituzten laurak aukeratzeko aukera dute herritarrek (2020-01-29)
- Argiteria ipini dute Urazandi eta Aizkorri lotzen dituen oinezkoentzako bidean (2020-01-07)
- Hasi dituzte Bolatokiko parkea eraberritzeko lanak (2019-09-20)
- Urazandi eta Aizkorri arteko bidexka berrurbanizatzeko lanak hasi dituzte (2019-01-15)
- 18,2 milioi euroko aurrekontua izango du Elgoibarko Udalak 2019an, aurtengoa baino %3 handiagoa (2018-12-21)
- Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan boto gehien jaso zuten hiru proiektuak gauzatuko ditu Udalak (2018-09-10)
- EHBilduren ustez Udalak abiatu duen partaidetza bidezko aurrekontuen proiektuak ez ditu gutxieneko baldintzak betetzen (2018-06-21)
- Elgoibarko Udalak 200.000 euro bideratuko ditu aurrekontu parte hartzaileetara (2018-06-20)