Elgoibarko Udalak 37.486 euroko inbertsioa egin du (BEZa barne), bi hilabetez luzatu diren hobekuntza lanetan. Aizkorri eta Urazandi lotzen dituen bidean egokitu gabeko tartea hobetzea izan da lanen ardatza, irisgarritasunari buruzko araudira egokituz, maldak murriztuz, segurtasuneko baranda bat jarriz eta zoladura egokia jarriz, oinezkoentzako pasealekua izateko. Jarleku bat ere ipini dute. Halaber, lurpeko kanalizazioa ere eraiki dute, argiteria publikoaren instalazioa ahalbidetzeko. Farolak ipintzen dihardute egunotan, lanei amaiaera emateko.
• 2019ko partaidetzako aurrekontuetako proiektuetako bat
Aizkorri eta Urazandi (2. fasea) arteko bide horren azken zatia berritzea izan zen Elgoibarko Udalaren 2019ko partaidetzako aurrekontuen prozesuan boto gehien jaso zituen bost proiektuetako bat, 236 punturekin, Lehena Azkue (San Roke) auzorako irisgarritasuna hobetzeko “Karakoleko” zubia konpontzeko proiektua izan zen (346 puntu). Bigarrena Lekueder eta eliza arteko galtzada-harriak kendu eta zoladura aldatzea (276 puntu). Hirugarrena Neguko parkea egitea Urazandin. Herri Eskolako eskolaurrearen estalpea aprobetxatuz eta handituz (254 puntu) eta laugarrena umeen parkeetan hobekuntzak egitea (245 puntu)
• 80.000 eurotik gorako inbertsioa
Bide hau berrurbanizatzeko, egokitzeko eta berreskuratzeko lanen helburua auzoen arteko lotura hobetzea eta Elgoibarko ibilbide osasungarrien sarea sustatzea direla nabarmendu du Udalak. Lehen fasean, Udalak 44.636 euroko inbertsioa egin zuen egokitze lanak egiteko eta 11 argi puntu berri jartzeko. 2019ko lehen seihilekoan egin zituzten lanok, eta Gipuzkoako Urakek ur hornidurako hodi berriak sartzeko ere baliatu zituen obrak, "Santa Klara eta Urazandi artean kalitatezko ur hornidura zerbitzua bermatuz".
Lehen faseko hobekuntza horiek 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren barruan egin zituen Udalak. Izan ere, Udalak proposatutako zortzi proiektuen artean, herritarrengandik boto gehien lortu zuen bigarren proiektua izan zen Aizkorri eta Urazandiren oinezkoen pasealekuarena, 1.926 botorekin.
∞Lotura duten albisteak:
- Aizkorri eta Urazandi lotzen dituen bidea berrurbanizatzeko azken lanak asteon hasiko dituzte (2020-06-02)
- Partaidetza bidezko aurrekontuetako bost proiektu bozkatuenak gauzatuko ditu Udalak (2020-03-03)
- Hamalau proiekturen artetik gogokoen dituzten laurak aukeratzeko aukera dute herritarrek (2020-01-29)
- Argiteria ipini dute Urazandi eta Aizkorri lotzen dituen oinezkoentzako bidean (2020-01-07)
- Hasi dituzte Bolatokiko parkea eraberritzeko lanak (2019-09-20)
- Urazandi eta Aizkorri arteko bidexka berrurbanizatzeko lanak hasi dituzte (2019-01-15)
- 18,2 milioi euroko aurrekontua izango du Elgoibarko Udalak 2019an, aurtengoa baino %3 handiagoa (2018-12-21)
- Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan boto gehien jaso zuten hiru proiektuak gauzatuko ditu Udalak (2018-09-10)
- EHBilduren ustez Udalak abiatu duen partaidetza bidezko aurrekontuen proiektuak ez ditu gutxieneko baldintzak betetzen (2018-06-21)
- Elgoibarko Udalak 200.000 euro bideratuko ditu aurrekontu parte hartzaileetara (2018-06-20)