Hainbat hobekuntza egingo dituzte lehen fase honetan, hona nagusienak: enpresetako ur zikinak ibaira ez isurtzeko eta hondakin-urak araztegira bideratzeko hodi sare bat egingo dute, espaloiak eta zoladurak konpondu eta hobetu, argiteria publikoa jarri eta egungo poligonoaren behealdetik pasatzen den Kortazar ubidearen egoera hobetu.
Lehen faseko lanen esleipena 403.660 euroren (BEZa kanpo) truke eskuratu ostean, Construcciones Otegui Gaztañaga S.L. eraikuntza enpresak sei hilabeteko epea izango du lehen faseko lanak bukatzeko. Lehenengo fase hau, industriagune osoa berrurbanizatu eta publiko izateko egindako proiektu zabalago baten barruan kokatu behar da, zeinak guztira 1,33 milioi euroko inbertsioa suposatuko duen. Bigarren faseko obrak aurrerago exekutatuko dira, zortzi hilabeteko iraupena izango dute eta 794.260 eurokoa (BEZa barne) izango da inbertsioa. Orotara, hortaz, 1,33 milioi eurokoa (BEZa barne) izango da inbertsio osoa.
Elgoibarko Udal Gobernuak azpimarratu du proiektu "estrategikoa" dela honakoa, herriko industriaguneek azpiegitura onak izatea beharrezkotzat jotzen baitu industria jarduera behar bezala garatzen laguntzeko. Arriagakoa herriko industrialde zaharrenetarikoa da, joan den mendeko 70ko hamarkadan sortutakoa baita. Azken urteetan berrurbanizatzeko hainbat saiakera egin dituzten arren, eta azken urteetan hainbat saiakera egin dituzten arren, orain arte ezin izan dute aurrera atera. Hobekuntza lanak egitea beharrezkoa zela ikusten zuten lur jabe guztien artean adostutako proiektua da. Hala, lanak jabeekin kooperazio errejimenean gauzatuko dira. Alegia, Udalak gidatu du proiektua eta jabe bakoitzak bere partaidetzaren arabera ordainduko du. Hala eta guztiz ere, Udalak 200.000 euroko diru-laguntza lortu du obra honetarako eta helburu berdina partekatzen duten enpresen eta administrazioaren elkarlana azpimarratu du.
Leruneko eta Urruzunoko industrialdeak dira herrian Udalak hartu gabeko edo orainidk publiko ez diren bi industrialde bakarrak. Elgoibarko Udalak jakinarazi du azken urteetan bata zein bestea hobetzeko lanean ari dela, eta hala jarraituko duela aurrerantzean ere, harik eta gune publiko izateko izan behar dituzten azpiegiturak dituzten arte. Lerunen, berrurbanizazio lanen bigarren fasea exekutatzea falta da, eta bertan dauden enpresetako jabeekin ari da hartu emanetan prozesu hortan paraleloki ari da lanean Udala poligonoko jabeekin.
∞Lotura duten albisteak: