Azpilgoeta berrurbanizatzeko proiektuak eragiten dien bizilagunez gainera, herritar guztieri dago zuzendua gaurko saioa. 19:00etan izango da, udaletxeko Pleno Aretoan.
Proiektua irailaren 18tik urriaren 21era jendaurrean egongo da www.mendaro.eus web orrian, horrela nahi dutenek iradokizunak edo eragozpenak jarri ahal ditzaten, Udaleko bulegoetan aurkeztuz edota ondorengo helbidera idatzita: erregistroa@mendaro.eus