Elgoibarko Udalak 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan aurkeztutako proiektuen artean boto gehien jaso zuena izan zen Bolatokiko parkea eraberritzea proposatzen zuena, 2.124 punturekin, Aizkorri eta Urazandi lotzeko oinezkoen pasealekua egokitzeko lanen (1.926 boto) eta Bernardo Ezenarro kalea berrurbanizatzeko lanen aurretik (1.821 boto).
Construcciones Echaide S.A. enpresak egingo ditu eraberritze lanak eta hiru hilabeteko epea izango dute lanak amaitzeko. Udalak guztira 161.072 euro bideratu ditu lanetara. Obrak martxan diren bitartean parkea itxita egongo da. San Inazio kaleko 5. zenbakiko bizilagunentzako pasabide bat ipini dute, etxera sartzeko aukera izan dezaten, elizako aterpeetatik.
• Harmailadun espazioa
Egingo dituzten lanei dagokionez, erdiko aldean dauden eskailerak kendu eta lokalaren inguruak plaza bezala irabaziko du, oinezkoentzat plaza itxi bat bihurtuz. Parke honi, azken urteetan, erabilera desberdinak eman zaizkio, Honen adibide dira Taupada Antzerki Taldeak eginiko saioak edota Elgoibarko Izarrak martxan jarritako kopla jaialdia, besteak beste. Hala, Udaletik zehaztu dutenez, parkean sortuko duten espazioak harmailak izango ditu, mota honetako ekintzak bultzatu eta plaza biziberritzen laguntzeko, lokalean datozen urteotan egingo diren obrekin batera.
Eraberritzea amaitzean Bolatokiko parkeak izango duen itxura erakusten du Udalak helarazitako honako infografiak:
∞Lotura duten albisteak:
- Bolatokiko parkea berrurbanizatzeko lanak lizitaziora aterako ditu Udalak (2019-05-30)
- Bernardo Ezenarro kalea ibilgailuentzat norabide bakarrekoa izateko lanak hasiko ditu Udalak (2019-02-08)
- Urazandi eta Aizkorri arteko bidexka berrurbanizatzeko lanak hasi dituzte (2019-01-15)
- 18,2 milioi euroko aurrekontua izango du Elgoibarko Udalak 2019an, aurtengoa baino %3 handiagoa (2018-12-21)
-
Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan boto gehien jaso zuten hiru proiektuak gauzatuko ditu Udalak (2018-09-10)
- EHBilduren ustez Udalak abiatu duen partaidetza bidezko aurrekontuen proiektuak ez ditu gutxieneko baldintzak betetzen (2018-06-21)
- Elgoibarko Udalak 200.000 euro bideratuko ditu aurrekontu parte hartzaileetara (2018-06-20)