Proiektuaren bitartez, bide hori berrurbanizatu, egokitu eta bere onera ekarriko du Elgoibarko Udalak, Elgoibarko auzoen arteko lotura hobea izateko eta, halaber, udalerriko ibilbide osasungarrien sarea sustatzeko. 44.600 euro inguruko aurrekontua dute asteon hasi dituzten lanek. Construcciones Echaide enpresa ari da bidexka berrurbanizatzen, eta lanek lau hilabeteko iraupena izatea aurreikusten dute udal arduradunek.
Halaber, Gipuzkoako Urak, Udalak martxan jarritako lan hauek aprobetxatuko ditu ur sarerako hodi berriak sartzeko, Santa Klara eta Urazandi auzoen artean kalitatezko ur hornidura zerbitzua bermatzeko.
2018an, zortzi proiektu bozkatzeko aukera eman zuen Udalak eta boto gehien jaso zituzten hirurak gauzatuko dituzte. 2019n ere izango da parte-hartzea sustatzeko partida, 200.000 eurokoa oraingoan ere, udal aurrekontuetan jasota dagoen moduan.
∞Lotura duten albisteak:
- 18,2 milioi euroko aurrekontua izango du Elgoibarko Udalak 2019an, aurtengoa baino %3 handiagoa (2018-12-21)
-
Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan boto gehien jaso zuten hiru proiektuak gauzatuko ditu Udalak (2018-09-10)
- EHBilduren ustez Udalak abiatu duen partaidetza bidezko aurrekontuen proiektuak ez ditu gutxieneko baldintzak betetzen (2018-06-21)
- Elgoibarko Udalak 200.000 euro bideratuko ditu aurrekontu parte hartzaileetara (2018-06-20)