Elgoibarren martxan jartzen den mota honetako lehen deialdia da, eta aurrerantzean diru-laguntza hauekin jarraitzea da Udalak hartu duen konpromisoa. Alde zaharreko fatxadak, Deba ibaira ematen dutenak, eta Altzola eta Olasogain (Sigma) auzoetako eraikinetako fatxadak eraberritzeko obrak sustatzeko asmoa dute. Beraz, gehienezko diru-laguntza gainerakoetakoa baino handiagoa izango da hiru kasu horietan. Diru-laguntzaren zenbatekoa gastuaren % 25ekoa izango da. Emandako baimen bakoitzeko, gehienez, 3.000 eurokoa. Eskaerak Elgoibarko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurrez aurre edo Udalaren webguneko hiritarren atarian aurkeztu behar dira azaroaren 16a baino lehen.
• Balkoi eta leihoak apaindu
Etxebizitzetako fatxadak berritzeaz gain, herriaren itxura edertzeko beste bide bat ere jarri du martxan Elgoibarko Udalak. Herriko balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 15era bitarteko epea dute Herritarrentzako Arreta Bulegoan.
∞Lotura duten albisteak: