Joan den ikasturtean baino 54.000 euro gehiago dira. Dirulaguntza hori Udaleko Hezkuntza, Gizarte Ongizate, Euskara, Berdintasun, Sustapen Ekonomiko eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu dute, betiere, eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko eta sail hauen helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko. Honela banatu dute dirua:
- Herri Eskola (30.985,32 euro)
- Institutua (33.879,87 euro)
- Ikastola (59.014,88 euro)
- Meka (14.028,26 euro)
- IMH (71.981,77 euro)
- EPA (1.886,90 euro)
Hitzarmena honakoek sinatu dute, besteak beste: Ane Beitia Arriola, Elgoibarko Udaleko alkatea; Jabier Larrañaga Alberdi, Elgoibar Ikastolako zuzendaria; Raquel Aguirre Ormaechea, Herri Eskolako zuzendaria; Iñaki Odriozola Sustaeta, Elgoibarko Institutuko zuzendaria; Ane Alustiza Alustiza, MEKA Lanbide Eskolako zuzendariordea, Ixaka Egurbide Lekube, IMHko zuzendaria eta Estibalitz Arando Ugartetxea EPAko idazkaria. Goiko argazkian ageri dira Kalegoen plazan, hitzarmena sinatu ostean.
- 157.000 euro banatu ditu Udalak herriko ikastetxeen artean heziketa-jarduerak egiteko (2021-10-21)
- Elgoibarko Udalak 168.000 euroko dirulaguntza emango die herriko ikastetxeei (2021-03-24)
- Elgoibarko Udalak 171.000 euroko dirulaguntza emango die herriko ikastetxeei 2019-2020 ikasturterako (2020-05-27)
- 198.340 euroko dirulaguntza emango die Udalak herriko ikastetxeei (2019-03-27)
- Elgoibarko Udalak 95.000 euroko diru-laguntza emango die aurten herriko ikastetxeei (2018-03-23)
- Elgoibarko Udalak 38.000 euroko diru-laguntza emango die aurten herriko ikastetxeei (2017-04-25)
- Elgoibarko Udalak 33.178 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko (2016-05-17)
- Elgoibarko Udalak 29.431,51 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei (2015-05-04)