Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ordezkaritza bat Elgoibarko Udaleko Hirigintza Saileko arduradun Iosu Arraizekin batu zen aurreko astean. Basarteko hainbat gune: Makina Erremintaren Museoa, IMHko tenis pista eta Skatepark-a dauden ingurua plastikoz garbitu nahi dute, eta horretarako baimena eskatu zioten hirigintza zinegotziari. Izan duten ideia eta ekimena asko gustatu zitzaiola erantzun zien Arraizek ikasleei eta Udalaren babesa eta laguntza izango dutela. Ikasleek, baimenaz gainera, zinta txuri gorriak, guanteak eta plastikoak eta zaborra jasotzeko poltsak eskatu ziozkioten. Hortaz, Udalak jarriko du materiala eta ikasleek lana.
Oraindik eguna zehaztu gabe daukaten arren, -eguraldiaren arabera aukeratuko dute- ikasketa ordutegiaren barruan egingo dute garbiketa saioa. 23 ikasle ari dira parte hartzen egitasmoan.