Martxan da 'Bizilabe', zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa butzatzeko gunea

Barren.eus 2019ko urr. 23a, 13:06

Elgoibarko Udalak jarri du abian Bizilabe egitasmoa, zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetza eta sormena bultzatzeko, eta bidenabar, ikasleen gaitasunak garatzeko. Dagoeneko egin dute ikasturteko aurreneko tailer teknologikoa.

Zientzia eta teknologia alorreko aditu eta ikertzaileen laguntzarekin, gazteek nahi duten edo irudikatzen duten proiektu teknologikoa eraiki ahal izango dute, ikasturtean zehar, Bizilabe egitasmoan.

Urriaren 4an egin zuten lehenengo tailer teknologikoa, Makina-Erremintaren Museoan, eta 11 eta 14 urte arteko gazteek parte hartu zuten bertan. Ikasleak bi taldetan banatuta ari dira eta bariku honetan ere elkartuko dira, museoan: 2008-2009. urteetan jaiotakoak, 17:00etatik 18:30era elkartuko dira, eta 2006-2007. urteetan jaiotakoak, 18:30etik 20:00etara.

Ikasturte osorako programa da Bizilabe eta bigarren taldean oraindik badago ikasle gehiagorentzako lekua (Sartu hemen izena emateko). Lehen taldean plaza guztiak beteta daude.

∞Lotura duten albisteak: