Gaztetxoen artean teknologia eta zientziarako zaletasuna sortu nahi du Elgoibarko Udalak, eta helburu horrekin Robotika dibertigarria tailerra sortu zuen duela bost bat urte. Horri Bizilabe izeneko egitamoa gehitu zaio aurten, 11 eta 14 urte arteko gazteen artean ekintzailetza eta sormena sustatzeaz gain, teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzea bilatzen duen ekimena.
• Izena emateko
- Bizilaben izena eman nahi duenak irailaren 16a aurretik eginbehar du honako helbide honetan: https://labur.eus/bizilabe2019-2020ikasturteaelgoibar
- Robotika dibertigarria tailerrerako izena emateko azken eguna berriz irailaren 30a izango da: https://bit.ly/robotikaelgoibar
∞Lotura duten albisteak: