IMHko Ingeniaritza Dualaren Eskolak baimen ofiziala eskuratu du udazkenean abiatuko dituen hiru titulutarako

Barren.eus 2018ko eka. 28a, 14:28

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko (IMH) Ingeniaritza Dualaren Eskolak 2018ko udazkenean abiatuko ditu UPV/EHUra atxikitutako “Digital Manufacturing” unibertsitate-masterra eta espezialista titulu bi, Unibasq-en baimen ofizialarekin.

Digital Manufacturing Masterra eta Industria 4.0 espezialista tituluak UPV/EHUra atxikituak dira. Titulu berri horiek Tecnalia-k Donostian duen egoitzan aurkeztuko dituzte uztailaren 5ean. Industria 4.0 eremuan murgildu nahi duten enpresetako teknikarientzat eta titulatu berrientzat informazio saioa izango da, non titulu berri hauek eskaintzen dituzten aukera guztiak azalduko diren eta, bide batez, titutu berri horietan erabiliko diren Tecnaliako instalazioak erakutsiko diren. Saioa 9:30ean hasiko da Tecnaliaren Donostiako egoitzan eta aurrez izena ematea komeni da www.imh.eus/izenemateak webgunean.

Hain zuzen ere, Tecnalia izango da unibertsitate masterra eta espezialista tituluak irakasteko parte hartuko duen ikerketa eta garapen teknolokikoko zentro nagusietako bat, eta baita egoitza ere.
Digital Manufacturingeko Unibertsitate Masterraren programan, hainbat arlotako prestakuntza ematen da: fabrikazio aurreratuko ingeniaritzaren gaitasun teknikoak (automatika, mekanika, elektronika,etab.), industria-antolaketako oinarriak, eta digitalizazio industrialaren behar berriak konektatutako fabrika adimendunetarako.

Digital Manufacturing unibertsitate masterra (90 ECTS-2 urte), formato Dualean irakasten da, hau da, ikasleak alternantzia egingo duen enpresan gutxienez %50eko lan kontratuarekin. IMHko instalazioez gain, Tecnalian, CFAA-Zamudion eta Elgoibarko IK4-Idekon emango da.

Bestalde, espezialista tituluak (30 ECTS-urte 1), Industria 4.0-n punta puntan dauden gaiak lantzen dituzte. Fabrikazio Gehigarriko espezialistak eremu honetan existitzen diren teknologiak erabiltzeko praktika osoak eskainiko ditu eta Industria 4.0rako Analitika Prediktiboko Proiektuetako espezialistak datuen kudeaketan atarramendu osoa ateratzen lagunduko die ikastaroa egiten dutenei.
Informazio gehiago http://www.imh.eus/unibertsitate-masterra webgunean aurki daiteke.