Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2023ko mai. 29a, 14:43

Atzo Gasteizko apartamentu hotel bateko logela batean gertatutako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute, gaur arratsalderako, Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak eta Lilak.

Lilak, Elgoibarko Emakumeen Etxeak antolatutako elkarretaratzea 19:30ean izango da, kalegoen plazan. Mendaron ere ordu berean egingo dute elkarretaratzea, 19:30ean, Herriko enparantzan, Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak deituta.

Gasteizen 32 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu zuten atzo apartamentu hotel bateko logela batean, bortxa zantzuekin. Ertzaintzak adierazi duenez, indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira kasua, eta atzo atxilotu zuten haren bikotekide ohia, 34 urteko gizona, Zaragozan, andrearen hilketa egotzita. Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da; lehena Orion jazo zen.

2023 05 28 elkarretaratze deia mendaro tratuonen

2023 05 28 elkarretaratze deia lila