Elhuyarrek 'Otsailaren 11 erakusleihoak' ekimena jarri du martxan, eta Bilbo, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Mungia, Deba, Beasain, Donostia eta Elgoibarko 218 saltokik hartuko dute parte. Elgoibarren hamazazpi saltokik egin dute bat ekimenarekin, eta establezimendu bakoitzak emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa. Martxoaren 1etik 19ra bitartean, zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendan, -batzuek dagoeneko bistaratu dituzte-, eta zientzialarien ikerketaren arabera apainduko dute dendako erakusleihoa.
Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2016an erabaki zuen otsailaren 11 izendatzea Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze eta protagonismo handiagoa izan dezaten bultzatu eta nesken bokazio zientifikoak sustatzeko. Eguna pasa bazen ere, inauterien sasoiarekin bat egiten zuela-eta, zenbait ekimen pixka bat atzeratzea erabaki zuten Elhuyarrek zein udalek.
• Ginkanan parte hatzeko aukera
Aurten, Ginkana batean parte hartzeko aukera ere izango da. Horretarako, Actionbound aplikazioa jaitsi ostean, dendaz denda, hamabi emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatuta, emakumeen inguruko galderak erantzun beharko dituzte parte hartu nahi dutenek. Emakume ikertzaile horien ilustrazioak Bizilaberen webgunean ere eskegiko dituzte, beren lanari buruzko informazioarekin batera; informazio horretan, ikertzaileen bizitza, ibilbidea eta aurkikuntzak biltzen dira. Era berean, ekimenean omendutako hamabi emakume zientzialariekin egutegia osatu dute.
Honako hauek dira aurtengo emakume zientzialari protagonistak:
- Mari Luz Esteban Galarza medikua eta antropologoa
- Maryam Mirzajani matematikaria
- Estibaliz Apellaniz Ingunza geologoa
- Emma Roca Rodriguez biokimikaria
- Dorcas Muthoni ingeniari informatikoa
- Homira May Rezai medikua
- Melissa Cristina Marquez Villalobos itsas biologoa
- Amaia Arranz Otaegi historialaria eta arkeobotanikaria
- Sally Ride NASAko fisikaria, dibulgatzailea eta astronauta
- Maddi Astigarraga Bergara ingeniari biomedikoa eta ilustratzaile zientifikoa
- Ainara Sangroniz Agudo kimikaria
- Katalin Kariko biokimikaria
Saltokiei dagokionez, hauek dira “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartuko duten Elgoibarko establezimenduen zerrenda:
- Agurtzane Ileapandegia
- Farmazabal
- Astigarraga Gys Sport
- Colchoneria Lagunak
- Cristina Garcia. Estetika Eta Terapia Naturalak
- Ecenarro
- Eizaguirre Okindegia
- Iriondo Kirolak
- Mgs Aseguruak
- Olaia Martínez Estetika Zentroa
- Peluquería Leire
- Peluquería Meraki
- Pitxintxu
- Politxa
- Roteta Elektrizitatea
- Txillarre Ekodenda
- Uzuri Optika
• 'Gu. herriko stem emakumeak' kale-erakusketa, Lekuederren
'Otsailaren 11 erakusleihoak' ekimenaz gainera, 'Gu. herriko stem emakumeak kale-erakusketa ere antolatu du Elgoibarko Udalak. Lekuederren jarri dute ikusgai, elizaren alboan, martxoaren 1etik 19ra arte. Proiektu hau BARREN aldizkariarekin eta Meka Lanbide Eskolarekin elkarlanean osatu du Udalak. Helburua da emakumean zientzia alorrera erakartzea. Erakusketan herriko emakume zientzialari batzuk agertuko dira beraien esperientzia kontatuz. Honako hauek:
- Ana Etxeberria Agirregomezkorta "Señorita Anita".
- Cristina Montero Garcia. Zumarpe, proiektu arduraduna.
- Amaia Gabilondo Peñalba. Etxetar, ingeniari mekanikoa.
- Ana Carolina Lodeiro Caldeira. Somabe, Administrazio arduraduna.
- Leire Garate Rodrigo. Soraluce S.Coop. Danobatgroup taldekoa, diseinua eta produktuen garapenerako ingeniaría.
- Miren Agurre Arrese. Kimika fakultatea, Polymat, UPV/EHU, kimika fakultateko irakaslea eta ikertzailea.
- Nagore Ruiz de Escudero Zapico. Codesyntax, telekomunikazio-ingeniaria.
- Miren Otal Astigarraga. AVS, proiektu kudeatzailea.