Elgoibarko anbulatorioan larrialdi zerbitzua eta 24 orduko etengabeko arreta berreskuratzea; eta, osasun zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa eskatzen ditu 24/7 Plataformak. Urtarrilaren 31rako deitu duten batzar irekiak helburu bikoitza duela jakinarazi dute. Batetik, azken hilabeteetan euren aldarrikapenen alde egin duten bideari errepasoa egitea eta guztien artean aztertzea. Eta, bestetik, hasiberri den 2023. urtean egingo duten bidea zein izango den guztien artean erabakitzea eta prestatzea. 18:30ean hasiko da batzarra Herriko Antzokian.
"24/7 Plataformak jarduera oso bizia izan du azken hilabeteetan, mobilizazio handia izan da jendartean, eta maila goreneko harreman politikoak eta instituzionaak eduki ditugu. Nabarmentzekoak dira hilero anbulatorioaren aurrean egin ditugun mobilizazioak ere, iaz urte amaiera egindako manifestazio handia eta Eusko Legebiltzarreko Osasun Lantaldearen aurrean egindako agerraldia. Aipatuez gainera, elgoibartarrek emandako 5.500 sinadura baino gehiago entregatu genituen iaz Eusko Legebiltzarrean, zerbitzuan egindako murrizketak salatzeko eta anbulatorioa modu iraunkorrean irekitzea eskatzeko, astean zazpi egunetan, eguneko 24 orduetan", azaldu dute plataformatik.
Mobilizazio handiak egin dituzten arren, eta euren eskaerak erakunde publiko nagusietan zuzenean egin diotuzten arren, "Elgoibarrek Eusko Jaurlaritzak anbulatorioan egindako murrizketekin" jarraitzen duela gogora ekarri eta nabarmendu dute. Urtarrilaren 31ko batzar irekiak datozen hilabeteetan egin beharreko ekimenak adostu eta erabakitzeko balioko duela azpimarratu dute.
∞Lotura duten albisteak:
- 24/7 Plataformako ordezkariek Legebiltzarreko Osasun Batzordean azaldu dituzte euren eskaerak (2022-11-22)
- Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordera eramango ditu bere eskaerak 24/ Plataformak (2022-11-14)
- 24/7 plataformak zapatuko mobilizazioaren balorazio positiboa egin du eta eta borrokan jarraitzera animatu ditu herritarrak (2022-11-04)
- 24/7 plataformak legebiltzarrera eraman ditu 5.501 elgoibartarren sinadurak (2022-03-23)
- 24/7 plataformak eskatu du alderdi politikoek ez eztabaidatzea anbulatorioko egoeraren harira (2022-03-16)
- Anbulatorioaren zerbitzuak aurrez aurre jarri ditu EAJ eta EH Bildu (2022-03-11)
- Anbulatorioa 24 orduz zabaltzeko eskatzeko batutako sinadurak aurkeztu dituzte Udalean (2022-02-04)
- 5.501 sinadura bildu dituzte, anbulatorioa 24 orduz zabaltzeko eskatzeko (2021-12-27)