Sektore guztietako saltoki eta zerbitzuek parte hartu ahal izango dute ekimenean, betiere erakusleiho bat badute.
Parte hartzeko izena eman behar da honako esteka honetan sartuta: https://labur.eus/GHSEO11. Urtarrilaren 18a izango da azken eguna.
Kanpaina hau, 011 erakusleihoak, 2019an jarri zuten martxan estreinakoz eskolaz kanpoko ekimen baten barruan, gazteak zientzia eta teknologiako proiektuak gara zitzaten. Ekimena Euskal Herriko gazteentzako ikerketa zetroen sarearen baitakoa denez, Debako, Mungiako, Barakaldoko, Beasaingo, Bilboko eta Donostiako saltokiek ere bat egingo dute.
Ekimenean parte hartuko duen saltoki bakoitzari emakume zientzialari bat proposatuko diote eta haren ikerketa inspirazio gisa hartuta apaindu beharko dute erakusleihoa. Horretarako, Egur Arte tailerrekoen laguntza izango dute. Parte hartzen duten guztien zerrenda eta erakusleihoen argazkiak Elhuyarrek Bizilabe egitasmoarentzako duen webgunean ikusi ahal izango dira, 'O11 erakusleihoak' izeneko gunean. Ondorengo estekan, herri bakoitzean klik eginez, iazko saltokiak ikus daitezke: https://bizilabe.elhuyar.eus
• "Gu Herriko STEM EMakumeak", marka berria
Elgoibarko alkate Ane Beitia alkateak nabarmendu duenez, handitzen ari den egitasmoa da, eta STEAM eremuan herriko haurrekin lan egiteaz gain, erreferenteak ere sortzen dituzte kolektibo horrentzat. "Horregatik, proiektu zabal honetan gure kolaboratzaile nagusiak STEM munduko emakume profesionalak dira, Elgoibarren lan egiten dutenak edo herrikoak direnak", azaldu du. Udalak "Gu Herriko STEM EMakumeak" izeneko marka berri bat sortu du, eta esparru horren barruan hainbat ekintza egingo dituzte STEAM prestakuntza sustatzeko. Horien artean da egitasmo beteranoena dena, Bizilabe proiektua.
Informazio osoagoa behar izanez gero: berdintasuna@elgoibar.eus / miriam@elgoibar.eus / 943 741 050.