Janari bilketarako boluntarioak behar dira

Barren.eus 2022ko aza. 18a, 08:53

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak janari bilketa egingo du azaroaren 25ean eta 26an, eta Elgoibarren ere bilketa egin ahal izateko boluntarioak behar dira.

Gurutze Gorriak eta Udalak herritarrei dei egin diete bilketan laguntzeko, eta izena emandako jende kopuruaren arabera antolatuko dituzte txandak. Interesatuek lehenbailehen jakinarazi beharko dute 943 741 050 telefonora deituz edo Herritarren Arretarako Zerbitzura joanez (Santa Ana 2, behea).