24/7 plataforma osasungintza publikoa indartzeko eta Elgoibarko anbulatorioko zerbitzua lehengora bueltatzeko borrokan ari da. Anbulatorioa zabalik nahi dute, asteko zazpi egunetan eta eguneko 24 orduetan, osasuna ez delako "txantxetako kontua". Eskaera hori ahalik eta herritar gehienen babesaz nahi zuten irudikatu gaur, herriko kaleetara eraman duten mobilizazioan. (ikus bideoan)
Aldarrikapen kalejira egin dute eguerdian, eta Haritz dantza taldekoen laguntza eduki dute. Anbulatorioaren aurrean egin duten geldialdian dantza egin dute eta baita kalejiraren amaieran ere, Kalegoen plazan. Plazan Angel Ugarteburuk hartu du hitza eta egun honetarako prestatu dituen bertsoak idazteko kontuan izan dituenak azaldu ostean, guztien artean abestu dituzte bertsook. Gabi eta Alfonso igo dira hurrena eszenatoki gainera eta kobtzertu txiki bat eman dute. Azkenik, manifestua irakurri du Angel Ugarteburuk.
∞Lotura duten albisteak:
- Herriko norbanako eta eragileen atxikimenduak jaso dituzte 24/7 Plataformakoek biharko mobilizazioaren harira (2022-10-28)
- Anbulatorioko larrialdi zerbitzua berreskuratzeko manifestaziora deitu dute urriaren 29rako (2022-10-13)
- Ezer aldatu ez dela salatuz berrekin die mobilizazioei 24/7 plataformak (2022-09-29)
- 24/7 plataformak legebiltzarrera eraman ditu 5.501 elgoibartarren sinadurak (2022-03-23)
- Anbulatorioa 24 orduz zabaltzeko eskatzeko batutako sinadurak aurkeztu dituzte Udalean (2022-02-04)